" El nuestro es un mundo en el que la gente no sabe lo que quiere y está dispuesta a todo para conseguirlo." DON MARQUIS

domingo, 26 de febrero de 2012

MUNGIAKO DUATLOIA.

Atzo arratsaldean ospatu zen Mungiako duatloia. Distantzia sprinteko duatloia izan zen atzokoa (5-20-2.5) eta Laubideta taldeko bi kidek hartu zuten parte Mungiako proban: Ander Muñoz eta Igor Mendiolagaraik. Lasterketa oso azkarra izan zen eta garailea Iurgi Etxeandia izan zen. Bizikletako zirkuitoa nahiko laua zenez  kirolariak bizikleta gainean egan egiten zuten, batazbesteko abiadura altua atereaz.

Ander Muñozek lasterketa 1:00:20 an bukatu zuen eta Igorrek 1:05:47 an. Igorrek hauxe du bere bigarren duatloia eta apurka apurka badoa esperientzia hartzen, bestalde, Anderrek ere sentsazio onekin bukatu zuen eta triatloietako ematen du preparazio ona daramala. Zorionak bioi!

Datorren asteburuan Eibarko duatloia ospatuko da eta bertan ere espero da Laubidetako kideak egotea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario