" El nuestro es un mundo en el que la gente no sabe lo que quiere y está dispuesta a todo para conseguirlo." DON MARQUIS

miércoles, 13 de julio de 2011

TUDELAKO TRIATLOIA.

Laubidetako Gorka Bizkarrak pasa zen larunbatean Tudelako triatloian parte hartu zuen. Distantzia sprinteko triatloia izan zen Nafarroako erriberan ospatu zen lasterketa, hau da, lehenik Ebro ibaian 750 m igeri egin, gero 21 km bizikletan eta amaitzeko 5 km korrika egin behar zuten triatletek.

Azkeneko korrikaldi bikaina egin eta gero, proba zazpigarren postuan bukatu zuen Gorkak. Korrikaldiko saioan bakarrik Hektor Llanosek irabazi zion Gorkari. Igerian ez zen oso gustura ibili Gorka, bizikletan ordea gustorago, baina ibilbide laua nola izan zen, ez zitzaion hain ondo etorri bere karakteristendako. Porturen bat daukaten bizikleta saioetan normalean gure Laubidetako triatleta bikaina hobeto ibiltzen da, ala eta guztiz ere, esan bezala, Tudelako triatloian top 10 en barruan sartu zen eta hori oso ondo dago.

Azkeneko esfortsua egiten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario